Hirugarren postu bat eta bi zortzigarrengo

Ataria 2023ko maiatzaren 1a

Espainiako Batel Txapelketa izan da jokoan asteburuan, eta  TAK klubetik hiru ontzi izan dira bertan parte hartu dutenak. Maila absolutuan, hiru eskualdeko arraunlari txapeldun geratu dira.

Espainiako Batel Txapelketa jokatu da asteburuan, Sestaon. Bertan 79 ontzi aritu dira lehian, horietatik hiru eskualdekoak. TAK-eko arraunlariek ondorengo emaitzak lortu dituzte: jubenil nesketan podiumera igo dira, hirugarren postu batekin. Infantil eta kadete neskak zortzigarren amaitu dute txapelketa. 

Tolosaldeko klubetik arraunlariak, entrenatzaileak eta laguntzaileak zoriondu nahi izan dituzte, asteburuko eta orain arteko lorpenengatik. 

Bestalde, emakumezkoen absolutu mailan, Donostiarrak irabazi zuen txapelketa. Batel horretan parte hartu dute Olatz Lopez eta Nerea Perez tolosarrek eta Maider Zumeta ibartarrak. Final ikusgarria izan zen maila honetakoa, izan ere, lehen bi batelak denbora berean helmugaratu ziren. Donostiarraren denbora 9.47,37koa izan zen eta Astillerorena 9.47, 54. Ondorioz, 17 ehunenekogatik euskaldunek irabazi zuten Sestaoko uretan jokatu zen Espainiako Batel Txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!