Astelehena, maiatzak 1
10:15
M1
TolosaldeaKontseilu Sozialistak deituta, Iruñeko manifestaziora joateko autobusa. 10:15. Villabona, kiroldegia. 10:30. Tolosa, Santa Klara. 19:00. Ekitaldi politikoa Tolosan, Euskal Pizkundea plazan.
11:30
Aralarko Larreak Irekitzeko Festa
Larraitz, Abaltzisketa10:00. Artisau eta salmenta postuen irekiera. 11:30. Arantxa, Ainhoa eta Maider Ansa ahizpen kantaldia. 12:00. Larre irekiera: suziri jaurtiketa, artalde eta aziendak mendira. 12:30. Suharri Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia aizkoran; Lur Errekondo harriarekin eta Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi bertsolariak.
17:30
Erakusketa. 'Mundu naturala'
Aranburu jauregia, TolosaJuan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Erakusketa. 'La tartana'
Topic, TolosaTitereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Erakusketa. 'Mendian gora'
Aranburu jauregia, Tolosa'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Erakusketa. 'Aniztasunak'
Aranburu jauregia, TolosaEreite elkarte multikulturalak proposatzen duena, Eskuahaldunak eskultoreen elkartea eta Billabonarte artista elkartearekin batera, aniztasunaren errealitatea, artearen bidez erakustea da.