Asteasun eta Orexan prest daude Santa Krutz festak ospatzeko

Ataria 2023ko apirilaren 27a

Asteasuko Elizmendi auzoan asteburu honetan ospatuko dituzte festak; Orexan, berriz, maiatzaren 3an jaitsiko da oilarra, eta maiatzaren 7ra bitarte luzatuko dituzte jaiak.

Asteasuko Elizmendi auzoko Santa Krutz festetako egitaraua:
  • Apirilak 29, larunbata
    • 16:30. Txupinazoa.
    • Ondoren. Haur-jolasak (bukaeran merienda).
    • 16:30. Mus txapelketa herrikoia, eskola zaharrean, 16 urtetik gorakoentzat (15:45-16:15 izen-ematea eta 16:20tan zozketa). Orduz kanpo ez da izen ematerik onartuko eta bikoteko partaide bat Asteasun erroldatutakoa izan beharko da.
    • 18:00. Trial erakustaldia Irene Caminosen eskutik.
    • 19:30. Erromeria, Hoba neuke taldearekin.
    • 19:30. Buruhandiak.
    • 20:00. Parrillada eta barrikotea zimiterioan.
    • 22:00. Zezen suzkoa.
    • Ondoren. Erromeria, Hoba neuke taldearekin.
  • Apirilak 30, igandea
    • 11:00. Herri kirolak herriko haur eta gaztetxoentzat.
    • 11:30. Meza, Santa Krutz ermitan.
    • Ondoren. Hamaiketakoa eta toka txapelketa.
    • 17:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Xabier Zaldua eta Aratz Mugerza. Iparraldeko jokoak: Jose Martin Bustinza Tubi. Harri jasotzen: Udane Ostolaza.
    • Ordu berean. Buruhandiak.
    • Ondoren. Trikitilariak: Agurtzane eta Jon Elustondo.

Jai batzordeak, parrillada eta txosna herrikoia antolatu ditu, jaien alde. Hauek izango dira prezioak:

  • Sahieskia: 7 euro.
  • Txorizo egosi bokadiloa: 3 euro.
  • Entsalada: euro bat.
  • Postre gozoa: 2 euro.
  • Gazta eta irasagarra: 2 euro.
  • Edaria (edalontzia): 1,5 euro. Sagardoa kupeletik edo ardo botila hartzeko aukera.
Orexako Santa Krutz festetako egitaraua:
  • Maiatzak 3, asteazkena
    • 12:00. Oilarraren jaitsiera.
    • 14:00. Herri bazkaria elkartean eta tarta lehiaketa.
  • Maiatzak 5, ostirala
    • 19:00. Bingo herrikoia, ostatuan.
    • 20:30. Afari-merienda ostatuan.
    • Ondoren. Trikitilariak: Gari eta Iñaki.
  • Maiatzak 6, larunbata
    • 16:30. Auzo arteko apustua.
    • 21:00. Herri afaria, ganbaran.
    • 00:30. Erromeria Bide batez taldearekin.
    • Ondoren. DJ Bull.
    • Goizaldera. Gosaria.
  • Maiatzak 7, igandea
    • 12:00. Hamaiketakoa ostatuan. Urdaiazpikoa Joxe Mari Barriolak moztuta.
    • 16:00. Pontx pailazoa frontoian.
    • Ondoren. Txokolate edatea eta puzgarriak.
    • 19:00. Herriko sagardo dastaketa.
    • Ondoren. Oilarraren igoera, festei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!