Eskualdeko alkategaien herena emakumea

Ataria 2023ko apirilaren 26a

Gaur argitaratu dituzte, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 28an egingo diren udal eta foru hauteskundeetan beren burua aurkeztuko duten hautagaien behin-behineko zerrendak:

Gaur argitaratu dituzte udal hauteskundeetarako zerrendak. Maiatzaren 28an izango dira hauteskunde horiek.

  • Tolosaldean guztira 72 zerrenda osatu dituzte. Duela lau urte 11 gutxiago aurkeztu zituzten, hau da, 61.

  • 72 alkategai horietatik 24 emakumeak dira, 48 gizonezkoak. Aurreko hauteskundeetan 22-39koa zen datu hori.

  • Alderdiei dagokienez:

    • Euskal Herria Bildu da zerrenda gehien aurkeztu dituen alderdi edo koalizioa, 18rekin. Duela lau urte 19 aurkeztu zituen eta orduko herriak mantendu ditu,  Bidania-Goiatz kenduta.

    • PSE-EEk 17 zerrenda osatu ditu eskualdeari begira, azken aldian bezala.

    • EAJ eta herri plataformak daude hirugarren, hamabina zerrendarekin.

      • EAJren kasuan, lau herri berritan aurkeztu du zerrenda: Aduna, Berastegi, Larraul eta Leaburu-Txarama.
      • Herri plataformek 12 zerrenda osatu dituzte, 2019an bezala. Berastegi eta Leaburu-Txaraman ez dira aurkeztu; Berrobin Berrobi Bizi aurkeztu da: eta Bidania-Goiazko kasuan, aurten, bi plataforma daude, bat beharrean, Garai Berriak eta Ibiri.
    • Elkarrekin Podemosek bi zerrenda aurkeztu ditu, duela lau urte bezala.

    • PPk 11 zerrenda aurkeztu ditu eta duela lau urte bakarra Tolosan.

  • Zerrenda bakarra egongo den herrien kopuruak behera egin du. 2019an 11 ziren eta aurten 8: Elduain, Gaztelu, Lizartza, Orendain eta Orexan EH Bildu aurkeztu da, eta besteetan herri plataformak dira, Abaltzisketan Herrigintza, Baliarrainen Auzolanean Bizirik eta Hernialden Herniope.

 

 

 

Zerrendak herriz herri

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!