XXIV. Aiztondo Pilota Topaketako finalak, larunbatean, Villabonan

Ataria 2023ko apirilaren 26a

Iazko Aiztondo Pilota Topaketako sari banaketako irudia.

Villabonako Bear Zana Pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, 16:00etan hasita, eta bailarako sei herrietako pilotariak izango dira.

Ondorengo hauek izango dira partidak:

  • Aurrebenjaminak, eskuz binaka:
    • Zizurkil (Gereño-Martiarena) vs. Amasa-Villabona (Lopetegi-Esnaola).
  • Benjaminak, eskuz binaka:
    • Amasa-Villabona (Landa-Urizar) vs. Aduna (Alkorta-Carrillo)
  • Alebinak, eskuz binaka:
    • Alkiza (Aranzabe-Gorriti) vs. Asteasu (Iraola-Lanzeta)
  • Infantilak, paleta molle pelle:
    • Amasa-Villabona (Juantorena-Lopetegi) vs. Aduna (Zabala-Etxarri)
  • Infantilak, eskuz binaka:
    • Amasa-Villabona-Larraul (Arruti-Otaegi) vs. Aduna-Zizurkil (Iparragirre-Lacarra)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!