Osasun publikoaren afera

Eskualdeko herritarrek bat egin dute osasun publikoaren aldeko manifestazioarekin

Ataria 2023ko apirilaren 26a

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak deituta, maiatzaren 6an, larunbata, Tolosaldeko osasungintza egoera larrian. Irtenbidea orain! lelopean, manifestazioa egingo dute Tolosan; Trianguloa plazatik abiatuko da, 12:30ean.

TOPA-k luzatutako deialdiarekin bat egin dute eskualdeko zenbait norbanako eta eragilek, baita Asuncion klinikako langileek, sindikatuetako ordezkariek, eta kultura eta kirol arloko profesionalek ere.

Enekoach pertsonaiak ere mezu bat igorri du sare sozialetan:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!