Osteguna, apirilak 27
09:15
Irteera Lizarraldeara
AlegiaAlegiako Jubilatuen elkarteak antolatuta Nafarroako Lizarraldeara joango dira egun pasa egitera apirilaren 27an. 09:15ean aterako dira zubitik autobusez. 10:30ean Garesen egingo dute lehen geldialdia. 11:30ean Lizarrara joango dira. 14:30ean Murugarrengo Aldaiondo sagardotegian izango dute bazkaria, ohiko sagardotegiko menuarekin. Irteerara joateko apirilaren 10etik 15era eman behar da izena, 11:00etatik 12:00etara jubilatuen egoitzan. Txartelek 35 euroko prezioa dute.
17:30
Jabetze eskola. 'Autodefentsa feminista'
Tolosako kultur etxea, Tolosa11-16 urte bitarteko neska gazteei zuzendurik. EMAGIN elkarteak eskainita. Euskaraz. Doan, Bi saio. Aurrez izena eman behar da.
18:00
Tolosatzen
Topic, TolosaHitzaldia. 'Patologías más frecuentes del hombro'. Federico Alfano hizlariarekin.
18:00
'Esan lasai'
Larreako parkea, Amasa-VillabonaEH Bilduren 'Esan lasai'. Karpa jarriko dute herritarren iritziak, proposamenak eta ekarpenak jasotzeko.
18:30
Jabetze eskola. 'Emakume kirolariak: esperientziak, lorpenak eta erronkak'
Tolosako kultur etxea, TolosaPatri Espinar pilotariak aurkeztuta. Ainhoa Artolazabal (txirrindularitza), Irene Caminos (triala), Nerea Izagirre (futbola), Ane Lasa (Aiztondoko NKT), Irati Lakunza (igeriketa), Eukene Larrarte (txirrindularitza) eta Nerea Perezekin (arrauna). Doan. Euskaraz. Aurrez izena eman behar da.
18:30
Irakurle Taldea
Liburutegia, IkaztegietaOihana Iguaranek dinamizatuta, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria' aztertuko dute.
19:30
Bilera
San Esteban. San Juan kalea, 20-2, TolosaAlkoholismoa eta bere ondorioei buruzko bilera irekia, Tolosako Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldearen eskutik.
17:30
Erakusketa. 'Mundu naturala'
Aranburu jauregia, TolosaJuan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Erakusketa. 'La tartana'
Topic, TolosaTitereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Erakusketa. Maria Agnes Tramart
Topic. Anbigu aretoa, TolosaMaria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
Erakusketa. 'Mendian gora'
Aranburu jauregia, Tolosa'Mendian gora'. Euskal mendizaletasunaren historiaren erakusketa.
Argazki lehiaketa
BerrobiArgazki lehiaketa. 'Formak' da gaia. kultura@berrobi.eus hebidera bidali behar dira argazkiak.