51. Usurbe Proba lasterketaren laburpena

Ataria 2023ko apirilaren 25a

Beasainen jokatutako kadete mailako Mikel Etxeberriaren Oroimenezkoa lasterketa irabazi zuen Eñaut Urkaregi Danena Kirol Elkarteko txirrindulari larrauldarrak, larunbatean.

Urkaregi «oso pozik» zegoen lasterketa irabazi berritan. «Hemendik (Goierritik) ibiltzen gara beti entrenatzen, eta beraz, oso ondo ezagutzen genuen ibilbidea zen. Lasterketaren lehen zatian, Alegiako joan-etorrian txirrindulari eta talde bakoitzak bere estrategiak zituen, baina gero, Olaberrira igotzerakoan nahikoa komeri izan ditugu Ekainen (Imaz) erritmoari eusteko. Hala ere, azkenean esprintean irabaztea lortu dut», azaldu zuen Urkaregik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!