Aratz Luisa, Gipuzkoako txapeldunorde

Ataria 2023ko apirilaren 17a

Behar Zana Pilota Elkarteko pilotari anoetarrak 13-25 galdu zuen Ospele elkarteko Iban Aldalurren aurka, paletako banakako finalean.

Larunbatean jokatu zuen gomazko paletako banakako finala (kantxa osoan) Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Aratz Luisak, Behar Zana Pilota Elkarteko pilotari anoetarrak, 13-25 galdu zuen Ospele elkarteko Iban Aldalurren aurka, bigarren mailako finalean. Lehen mailako finala ere jokatu zuten. Danok Bat taldeko Jon Arriagak 25-12 irabazi zion Azkoitiko Iker Epelderi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!