Altuna III VS Elordi _ Buruz Buruko Finala 2023

Jakak galdu egin du Buruz Buruko Txapelketako lehen jardunaldian

Ataria 2023ko apirilaren 17a

Erik Jaka, artxiboko irudi batean.

Joseba Ezkurdiaren aurka 22-14 galdu zuen atzo pilotari lizartzarrak, Eibarko Astelena frontoian jokatutako partidan. Hobeto hasi zen Jaka, baina markagailua irauli zuen Ezkurdiak.

Partida serioa jokatuta, Erik Jaka mendean hartu zuen Joseba Ezkurdiak (22-14) Eibarko Astelena pilotalekuan. Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehen puntua poltsikoratu zuen arbizuarrak.

Partidari hobeto ekin zion Jakak (1-4), baina 9-1eko partzial bati esker haizea bere alde jarri zuen Ezkurdiak. 17-14 gerturatu zen Jaka, baina hortik amaierara artekoak erreskadan egin zituen garaileak, fisikoki larri samar ibili arren. Sakez asmatu zuen, errematean ere fin ibili zen, eta, batez ere, pilota gutxiago galdu zituen. Jakaren arabera, une gakoetan egin zituen akatsek kondenatu zuten.

Igandean, Altunaren estreinakoa

Ostiralean jokatu zen B multzoko aurreneko neurketa, Azkoitian, eta Dariok 22-19 irabazi zion Peio Etxeberriari, oso lehia estuan. Etxeberriak eta Jakak, larunbatean jokatuko dute elkarren aurka, Iruñean. Ezkurdiak ostiralean jokatuko du, Gasteizko Ogetan, Darioren aurka.

A multzoan, Elordik 22-19 irabazi zion larunbatean Elezkano II.ari, Iruñeko Labriten. Jokin Altunak eta Unai Lasok igande honetan jokatuko dute multzo horretako beste norgehiagoka, Bilbon.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!