Tolosaldean okupazio datuek hobera egin dute Aste Santu honetan

Ataria 2023ko api. 15a, 08:00

Estatuko eta atzerriko turista gehiago jaso dituzte Tolosaldeko turismo bulegoan. Bestetik, %80ko okupazioa izan dute eskualdeko landetxeek, eta Pazko Astera arte luzatu dira okupazio altuko egunak.

Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailak, aurtengo Aste Santuan eskualdean izandako datuak helarazi ditu. «Badirudi bertakoek kanpora bidaiatzeko joera handiagoa izan dutela, baina kanpotik etorritako bisitari gehiago jaso ditugu», adierazi dute.

Tolosaldeko turismo bulegoko bisitariak 2023ko Aste Santua 2022ko Aste Santua
Bertakoak 30 118
Gipuzkoa 30 44
Euskadi (gainerako lurraldeak) 92 105
Estatua 314 305
Atzerria 63 59
Guztira 529 631

Turismo sailetik adierazi dutenez, Tolosaldeko landetxeen datuek ere hori erakusten dute. «Ostegunetik astelehenera %80ko okupazioa izan dute aurten eta egun berdinetan, aurreko urtean, %75ekoa izan zuten. Datuak sakon azterturik, ostegunetik iganderako datuak alderatuko bagenitu, zertxobait jaitsi da okupazioa aurreko urtearekin alderatuta (%83, 2023an; eta %86, 2022an), baina Pazko Asteko okupazioak hobera egin du. Oporraldia gehiago luzatu dela dirudi aurtengoan. Beraz, balorazioa positiboa da, okupazio altuko egun gehiago izatea lortu baita».

Jatorriari dagokionez, estatuko bisitari gehienak Herrialde Katalanetako herritarrak izan dira, ohikoa den moduan. «Aurtengoan, berezitasun bat izan da. Bigarren jatorri errepikatuena Valentziako Komunitatea izan da, madrildarren aurretik», nabarmendu dute. Atzerritarren kasuan, frantsesak izan dira gehiengoa, eta ondoren, Erresuma Batuko herritarrak.

Bisita gidatuetan, gora

Tolosaldeko turismo bulegotik Aste Santuko egunetan eskaini diren bisita gidatuetan, jende gehiagok parte hartu du.

Tolosako bisita gidatuak (kopuruak) 2023ko Aste Santua 2022ko Aste Santua
Alde Zaharra 49 32
Andre Maria eliza 16 15
Tolosako Azoka 4 8
Guztira 69 55

Txindokiko Itzala gunera hurbiltzen den profila ezberdina dela adierazi dute turismo sailetik. «Txangozaleak izan ohi dira gehienak, eta horiek zertxobait behera egin dute. Euskadiko gainerako probintzietatik bai hurbildu direla bisitariak Zuhaitz Parkeko informazio puntura, baina estatu eta atzerriko turista gutxiago jaso dituzte».

Txindokiko Itzala informazio puntua
2023ko Aste Santua 2022ko Aste Santua
Gipuzkoa 230 265
Euskadi (gainerako lurraldeak)
19 5
Estatua 27 43
Atzerria 1 5
Guztira
277 318
 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!