José Ignacio Asensio ahaldun nagusi izateko Gipuzkoako PSE-EEko hautagaiak uste du bi aukera baino ez daudela 2023ko foru-hauteskundeen aurrean: edo alderdi abertzaleen eta Elkarrekin-Podemosen «proiektu identitario, subiranista eta baztertzailea» hautatzea, edo PSE-EEren «instituzioen aniztasuna eta kudeaketa eraginkorra bermatzen duen ezkerreko eta aurrerabideko proiektua» aukeratzea.
Ahaldun nagusiak esan du maiatzaren 28a gipuzkoarrentzat «une erabakigarria» dela. «Beren ongizatea defendatu ala ez erabaki beharko dute, PSE-EEri babesa emanez, hori baita nazionalismoarekiko alternatiba, egonkortasunerako eta elkarbizitzarako eta aniztasunerako bermea delako, alderdi abertzaleen hegemoniak dakarren arriskuaren aurrean, alderdi horiek lehentasuna ematen baitiete eraikuntza nazionalari edo obsesio independentistei, Elkarrekin-Podemos kausa independentistaren aliatua den proiektu batean. Elkarrekin-Podemosi botoa ematea EH Bilduri botoa ematea da», gaineratu du.
Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Oria eskualdeko hautagaitzaren aurkezpenean, hautagai sozialistak esan du PSE-EE «erabakigarria» izan dela egonkortasuna emateko eta «eraginkortasunez» kudeatzeko. Asensiok berak hondakinen kudeaketa ebaztean izan zuen egitekoa aldarrikatu du. «EH Bilduk Gipuzkoa kaosean eta geldialdian murgilarazi zuen, baita atez atekoaren inposaketak eragindako suminduraren ondoren ere. Beraz, PSE-EEren kudeaketa erabakigarria izan da arazo horren konponbiderako, industria berdean aukeren bidea irekiz», adierazi du.
«Potentzial handiko barrutia»
Bere hitzaldian esan duenez, Oria «potentzial handiko barrutia» da, eta eremu horretako «jarduera kooperatiboa eta industria-tradizio handia» nabarmendu ditu, Lanbide Heziketan eta unibertsitate-ikasketetan «erreferente» izateaz gain. Horregatik, lidergo sendoa behar da, eta horretarako, PSE-EEk Gipuzkoako Foru Aldundia zuzendu behar du, Orian instituzio arteko lankidetzaren bidez funtsak bilduko dituzten proiektu eragileak sustatzeko, enplegua sortzeko eta, horrela, lidergo industriala bermatzeko», aldarrikatu du.
Era berean, Oria eskualdeak trantsizio energetikoan duen protagonismoa nabarmendu nahi izan du, 22 udalerrik autokontsumorako komunitate energetiko propioa baitute, eta horien artean dago Euskadiko lehen TEK-a, Zumarragakoa. «Bultzada hori eman dugu sozialistok eredu energetikoa aldatzeko eta herritarrak erdigunean kokatzeko, egiaztatutako aurrezkiekin eta energia berdearekin». Horrez gain, sozialistek landa-eremurik landatarrenetan hartu dituzten neurriak nabarmendu ditu: «Bizilagunen bizi-kalitatea nabarmen hobetuko dute, hiriguneekin duten lotura hobetuz, Berrobi, Berastegi edo Alegia bezalako udalerrietan testatutako taxiaren bidez».
Asensiorekin batera, ondorengo ordezkariek osatuko dute Oria barrutiko PSE-EE-ren zerrenda:
- Jose Ignacio Asensio Bazterra (Tolosa)
- Rosa Maiza Garrido (Zumarraga)
- Iñaki Dubreuil Churruca (Ordizia)
- Mercedes Luis Alfonso (Andoain)
- Oscar Valbuena Pascual (Legazpi)
- Eva Alvarez Atanes (Beasain)
- Maria Isabel Sanchez Martinez (Lazkao)
- Libe Otegui Goiburu (Tolosa)
- Mikel Serrano Aperribay (Zumarraga)