Eñaut Urkaregik bost domina irabazi ditu Espainiako Txapelketan

Ataria 2023ko apirilaren 13a

Argazkia: Alti Errendimendua.

Apirilaren 6tik 9ra jokatu zen Galapagarren (Madril) kadete eta junior mailako pistako Espainiako Txapelketak. Danena Kirol Elkarteko txirrindulari larrauldarrak euskal selekzioarekin parte hartu zuen, eta urrezko eta zilarrezko domina bana eta brontzezko hiru irabazi zituen.

Honako hauek izan ziren Urkaregik lortutako emaitzak:

  • Taldekako abiadura proba: txapeldun.
  • 500 metroko proba: bigarren.
  • Banakako jazarpen proba: hirugarren.
  • Kanporaketa proba: hirugarren.
  • Taldekako jazarpen proba: hirugarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!