Tomatearen inguruko doako ikastaroak, Ikaztegietan eta Tolosan

Ataria 2023ko apirilaren 12a

Tomateak plateretan, Ibarrako San Bartolome festetan.

Kimubat taldeak antolatuta, bi herrietako baratze parkeetan saio bana izango da apirilaren 17an, astelehena, 18:00etan hasita.

Baratzeetako erabiltzaileez gain, edonork parte hartu ahal izango du ikastaroan. Halaber, Furgobaratza aholkularitza zerbitzua egongo da. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan izan beharreko ezaugarriak azalduko dituzte, hala nola, landaketa distantzia, zaintza edota tratamenduak, eta ikastaroaren amaieran, tomate landareak oparituko dizkiete partaideei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!