Ekaitz Kortajarena, Espainiako txapeldun

Ataria 2023ko apirilaren 11

Kortajarenak lortutako urrezko dominaz gain, bi zilarrezko eta hiru brontzezko lortu zituzten Danok Danena taldeko pultsulariek, Halterofiliako Espainiako Master Txapelketan.

Apirilaren 1ean eta 2an, Iruñean, Halterofiliako Espainiako Master Txapelketa jokatu zen eta Danok Danena taldeko zortzi pultsularik parte hartu zuten. Hauek izan ziren pultsulariek lortutako emaitzak:

Emakumezkoak:

  • 35 urtetik gorako kategoria - 55 kilo: Lidia Marton, hirugarren; Amaia Blanco, zortzigarren.
  • Open kategoria: Daniela Perez, laugarren.

Gizonezkoak:

  • 35 urtetik gorako kategoria - 61 kilo: Ekaitz Kortajarena, txapeldun (hirugarren master titulua).
  • 35 urtetik gorako kategoria - 89 kilo: Gorka Endjilo, bigarren.
  • 40 urtetik gorako kategoria - 67 kilo: Andres Rubiños, hirugarren.
  • 40 urtetik gorako kategoria - 73 kilo: Pablo Ucero, bigarren.
  • 45 urtetik gorako kategoria - 102 kilo: Aitor Tecedor, hirugarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!