Aratz Luixak Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du, larunbatean

Ataria 2023ko apirilaren 11

Behar Zana Pilota Elkarteko pilotariak Ospele taldeko Iban Aldalurren aurka jokatuko du, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 10:00etan hasita; paleta gomako modalitateko bigarren mailako finala izango da.

Apirilaren 1ean irabazi zuen Luixak txapelketako finalerdia, Zumarragako Beloki taldeko Vianaren aurka. Lehen mailako finala ere jokatuko dute larunbatean. Jaialdiko bigarren partida izango da, eta Azkoitiko Iker Epelde eta Danok Bat taldeko Jon Arriaga ariko dira elkarren aurka.

Finalerdia jokatu baino egun batzuk lehenago, Igeldoko Pala Txapelketako finala irabazi zuen Luixak, Alain Luixarekin bikotea osatuz. Aitor-Onditz etxeko bikotea izan zuten aurkari, eta 25-10 irabazi zuten Behar Zanako pilotariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!