Altuna III VS Elordi _ Buruz Buruko Finala 2023

Altuna III.a, Jaka eta Artola ariko dira buruz burukoan

Ataria 2023ko apirilaren 5a

Buruz buruko txapelketaren aurkezpena egin dute gaur. BAIKO PILOTA

Altuna eta Jaka final-laurdenetako ligaxkan sartuko dira lehian, eta Artolak final-zortzirenetako kanporaketa izango du larunbatean Elezkano II.aren aurka.

Eskualdeko hiru pilotariez gain, txapelketan ondorengoak izango dira: Laso, Ezkurdia, Urrutikoetxea, Aranguren, Alberdi, Elezkano II.a, Elordi, Dario eta P. Etxeberria. Asteburu luze honetan jokatuko dira final-zortzirenetako lau kanporaketak. Ostiralean Urrutikoetxeak eta Elordik estreinatuko dute lehiaketa Lekeition; larunbatean Elezkano II.ak eta Artolak jokatuko dute elkarren aurka Bastidan; igandean Dario eta Aranguren izango dira aurrez aurre Ezkarain; eta astelehenean, Tolosan, P. Etxeberria eta Alberdi saiatuko dira final-laurdenetako ligara sailkatzen. Final-laurdenetan zain izango dituzte iaz finalerdiak jokatu zituzten lau pilotariak: Laso, Jaka, Ezkurdia eta Altuna III.a. Bizkaia Frontoian erabakiko da finala, ekainaren 4an.

Ligaxkan, atseden gehiago

Berritasun gisa, edizio berri honetan final-laurdenetako ligaxka bost astez garatuko da, eta hura jokatzen duten pilotariek bi asteko atsedena izango dute. Ligaxkako A taldean Altuna III.a eta Laso daude, eta finkatuta dago beraien arteko partida, apirilaren 23rako. B taldean daude Jaka eta Ezkurdia, eta beraien arteko partida apirilaren 16an izango da. Artolak Elezkano II.aren aurkako partida irabazten badu, final-laurdenetako ligaxka A taldean jokatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!