Zuzenean

Elola eta Ugartemendia, elkarren aurka XXXI. Goñiren Omenezkoaren finalean

Ataria 2023ko apirilaren 5a

Hiru partida egongo dira jokoan finaletan, eta hirugarrenean, elitean binaka, jokatuko dute euren aurka bidaniarrak eta alkizarrak.

Zuzenean ikusi daitezke finaleko partidak Kirolzale TV kanalaren bitartez. 18:30ean hasiko da, eta Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira. Lehen finala txapelketa herrikoiarena izango da, eta bikote finalistak Oliveira-Ibañez eta Rodriguez-Aleman izango dira. Bigarren finalean, promesen mailakoen lau eta erdikoan, Etxeberria eta Zubizarreta arteko norgehiagoka ikusiko da. Azkenik, hirugarren partidan, eskualdeko pilotariak izango dira protagonistak. Murua eta Gorka Ugartemendia alkizarra gorriz ariko dira, eta Iñaki Elola bidaniarra eta Lizeaga urdinez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!