Gaur, apirilak 10, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko apirilaren 10a

Jabetze eskola, irakurle taldea, zinea, erakusketak eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Astelehena, apirilak 10

 

15:00

Jabetze eskola. 'Mujeres pintoras en la sombra: encendamos las luces'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Leire Markinez Calvo formatzailearekin. 6 saio. Gaztelaniaz. 10 euro.


18:00

Irakurle Taldea

Liburutegia, Lizartza

'Odolekoak' liburua aztertuko dute. Izena emateko: 943 69 76 56.


19:00

Mari(dos)

Leidor antzokia, Tolosa

 

 

17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. Maria Agnes Tramart

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.

 

11:30

14:00

Erakusketa. 'Zeharkaldia'

Udaletxean, Berastegi

Maria Cueto eta Mariano Arsuaga.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!