Imanol Rojo eta Garazi Karrera txapeldun, Donostiako 10 kilometroko lasterketan

Ataria 2023ko apirilaren 3a

Atzo, maratoi erdia eta 10 kilometroko lasterketak jokatu ziren Donostian. Rojo eta Karrera azkarrenak izan ziren 10 kilometroko lasterketan; Unai Arroyo tolosarra bigarren izan zen maratoi erdian, eta Euskadiko txapelketa irabazi zuen.

Maratoi erdiko gizonezkoen proban, Hicham Sigueni izan zen azkarrena, 1.06.02ko denborarekin. Unai Arroyo tolosarrak 1.06.20ko denbora egin zuen, eta gainera, Maratoi Erdiko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen. Carles Montillor Vegas izan zen hirugarren, 1.07.58ko denbora eginda. Emakumezkoetan, Lourdes Colomo zizurkildarra bederatzigarren izan zen (1.28.40), eta Nagore Azkue tolosarra hamabigarren (1.29.04); Colomo lehen postuan sailkatu zen beteranoen C mailan, eta senior mailan, hirugarren izan zen Azkue.

10 kilometroko lasterketari dagokionez, Imanol Rojo tolosarra azkarrena izan zen gizonezkoetan, 32 minutu eta 15 segundoko denbora eginda. Iñaki Aranzabal izan zen bigarren, 13 segundora, eta hirugarren Jokin Bellido izan zen, 32 minutu eta 51 segundoko denbora eginda. Emakumezkoetan, Garazi Karrera irurarra izan zen irabazlea, 39 minutu eta 45 segundoko denbora eginda. Itziar Ibarbia izan zen bigarren, 40 minutu eta 12 segundoko denbora eginda; hirugarren, berriz, Maria del Olmo Vidondo izan zen, Ibarbiarengandik bi segundora.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!