'Ataria'-ren materiala eta harpidetzak eskura, bihar

Ataria 2023ko martxoaren 31

Tolosako Trianguloa plazan postua jarriko du 'Tolosaldeko Ataria'-k, eta materiala erosteaz gain harpidetza egin ahalko da.

ATARIA-ren material berria eskura izango da bihar goizean Tolosako Trianguloa plazan. Izan ere, postu bat jarriko du Tolosaldeko komunikabideak bertan, eta herritarrek materiala bertatik bertara ikusi eta erosteko aukera izango dute.

Maria Altuna zizurkildar artistak Uhinen dardaraz sustraiak errotu leloarekin diseinatu zituen katiluak, botilak eta poltsak eskuratu ahalko dira:

  • Katiluak: Atarikideek 9 euroan, eta Atarikide ez direnek 11 euroan.
  • Botilak: Atarikideek 9 euroan, eta Atarikide ez direnek 11 euroan.
  • Poltsak: Atarikideek 8 euroan, eta Atarikide ez direnek 10 euroan.
  • Sorta osoa, hau da, katilua, botila eta poltsa 20 euroan eskuratu dezakete Atarikideek eta 26 euroan gainerakoek.

Bihar Trianguloa plazara gerturatu ezin dutenek ATARIA-k Tolosako San Esteban auzoan duen egoitzan bertan eskuratu dezakete materiala astelehenetik ostiralera goizez nahiz arratsaldez.

HARPIDETZA ESKAINTZA

Materiala erosteaz gain, ATARIA-k dituen harpidetza mota desberdinen informazioa jaso eta Atarikide egiteko aukera izango da bihar Trianguloa plazan. Gainera, bertara gerturatzen direnentzat eskaintza berezia egongo da: harpidetza digitala 50 euroan lortuko dute, eta etxean paperean jaso nahi duenak, 65 euroan.

Izan harpidetza eginez edota materiala erosiz, inoiz baino errazagoa da orain ATARIA-rekin bat egitea, eta ondorioz, Tolosaldeko euskarazko komunikabidea indartsuago egiten laguntzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!