Udaberri Saria txapelketako final gehiago, asteburu honetan

Tolosaldeko Ataria 2023ko mar. 30a, 14:28

Gipuzkoako pilotalekuetan ariko dira pilotariak, tartean, eskualdekoak. Pasa den asteburuan, eskualdeko hiru bikotek jokatu zuten finala, baina bat bera ere ez zen izan txapeldun.

Eskuz binakako (kadeteak 3. maila, jubenilak 1. maila eta nagusiak 1. maila) eta gomazko paletako (jubenilak eta nagusiak, emakumezkoak zein gizonezkoak) lehiak jokatuko dituzte, ostiralean eta larunbatean, Villabonan, Eibarren, Aretxabaletan, Donostia-Altzan, Bergaran, Hernanin, Azkoitian, Amezketan eta Ikaztegietan.

Asteburu honetan eskualdeko pilotariek jokatuko dituzten finalak:

  • Martxoak 31, ostirala, 18:30ean, Villabonako Udal Pilotalekuan
    • Eskuz binaka, kadeteak 3. maila. Ekialdea: Behar Zana (Julen Jauregi-Aitor Larrarte) vs. Hernani (Manex Alberdi-Amets Galatas-Oinatz Gascon).
  • Apirilak 1, larunbata, 10:00etan, Azkoitiko Gurea pilotalekuan
    • Eskuz binaka, jubenilak 1. maila. Ekialdea: Zazpi Iturri 1 (Julen Armaolea-Alex Bergua) vs. Ataun (Nikolas Contreras-Aratz Otaegi).
  • Apirilak 1, larunbata, 11:00etan, Amezketako Larrunarri frontoian
    • Eskuz binaka, nagusiak 1. maila. Gipuzkoa: Tolosa (Julen Alberdi-Aitor Altuna) vs. Oiarpe (Xabat Olaiz-Andoni Ugalde).
  • Apirilak 1, larunbata, 16:00retan, Ikaztegietako udal pilotalekuan
    • Gomazko paleta, jubenilak, emakumeak. Gipuzkoa: Txulobi (Irati Aranburu-Alaitz Navarro) vs. Intxurre 2 (Iraide Iturrioz-Lorea Luluaga-Ainhoa Ugartemendia).
    • Gomazko paleta, nagusiak, emakumeak. Gipuzkoa: Hernani (Ekhiñe Balerdi-Joana Tolaretxipi-Ainhoa Urien) vs. Intxurre 2 (Anne Agirre-Nagore Murua).

Pasa den asteburuan jokatu zituzten Udaberri Saria txapelketako lehen finalak. Tartean, eskualdeko hiru bikotek jokatu zituzten partidak; bakar batek ere ez zuen lortu garaipena.

Ostiralean, Ataungo Auzoeta pilotalekuan, eskuz binakako kadeteen 1. mailako finala (ekialdea) ziren jokatzekoak Zazpi Itturri Pilota Elkarteko Aitor Carrera eta Ametz Gorostidi, Ataungo Oier Izagirreren eta Aetz Lopezen aurka, baina ez ziren partidara aurkeztu, eta beraz, 0-22 galdu zuten.

Larunbatean, Tolosako Beotibar pilotalekuan, eskuz binakako kadeteen 2. mailako (Gipuzkoa) finala jokatu zuen Tolosa 3 (Beñat Elola-Aitor Perurena) taldeak. 10-22 galdu zuen Aitor Etxeberria-Unai Zelarain (Oiarpe) bikotearen aurka.

Azkenik, igandean, Bergarako Udal Pilotalekuan, eskuz binakako kadeteen 1. mailako (Mendebaldea) finalean, Behar Zanak (Eñaut Oñate eta Urko Otaegi) 8-22 galdu zuen Bergararen (Aratz Etxeberria-Aratz Ormaetxea) aurka.

Errendimenduko txapelketetako finalak, ostiralean eta larunbatean

Eskuz binakako, zesta-puntako eta paletako finalak jokatuko dituzte 2. urteko alebin eta infantil kategorietako neska-mutilek; eskuz binakako jaialdiak Villabonan, Orion, Eibarren, Aretxabaletan, Hernanin, Azkoitian, Amezketan, Arrasaten, Donostia-Egian eta Alegian izango dira; Mutrikuk hartuko ditu zesta-puntako finalak; eta paletakoak, Villabonan eta Ikaztegietan jokatuko dituzte.

Errendimenduko lehiak (2. urteko alebinak eta infantilak) ere iritsi dira bukaerara, eta asteburuan final ugari jokatuko dituzte Gipuzkoako pilotari gaztetxoek. Alde batetik, eskuz binakako lehiak (bai Gipuzkoakoak, bai eskualdekoak); bestetik, zesta-puntakoak (binaka, eskolarteko alebinak eta errendimenduko infantilak); eta, azkenik, paletakoak (binaka, infantilak, ikus pilotarekin Gipuzkoako Txapelketako lehia, eta molle-pelle pilotarekin Udaberri Sarikoa).

Hemen dituzue eskualdeko pilotariek jokatuko dituzten finalak:

Eskuz binaka:

  • Martxoak 31, ostirala, 18:30ean, Villabonako udal pilotalekuan
    • Eskuz binaka alebinak, 1. maila. Gipuzkoa: Behar Zana (Beñat Eizagirre-Aier Iraola) vs. Lapke 1 (Imanol Arrieta-Josu Soberon).
  • Apirilak 1, larunbata, 11:00etan, Amezketako Larrunarri pilotalekuan
    • Eskuz binaka infantilak, 1. maila. Ekialdea: Lapke 1 (Jurgi Landa-Eki Munduate) vs. Tolosa 1 (Oihan Arandia-Ekain Olano).
  • Apirilak 1, larunbata, 18:30ean, Alegiako Elorri pilotalekuan
    • Eskuz binaka alebinak, 2. maila. Gipuzkoa: Segura 2 (Lur Elorza-Oihan Telleria) vs. Intxurre 2 (Enetz Ipentza-Urtzi Telleria).
    • Eskuz binaka infantilak, 2. maila. Gipuzkoa: Intxurre (Egoi Garaikoetxea-Haritz Leo) vs. Hernani (Aratz Labaka-Lier Zugasti).

Zesta-punta:

  • Apirilak 1, larunbata, 17:00etan, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan
    • Alebinak. Gipuzkoa: Beotibar (Oinatz Lizarraga-Ekain Osa) vs. Danok Bat 1 (Andde Txurruka-Xuban Txurruka).

Paleta:

  • Martxoak 31, ostirala, 18:30ean, Villabonako udal pilotalekuan
    • Paleta (molle-pelle), infantilak. Udaberri: Behar Zana (Leiane Lopetegi-Iraide Juantorena-Haizea Irazusta) vs. Txulobi (Uxue Etxarri-Arkaitz Zabala-Xabat Aburuza).
  • Apirilak 1, larunbata, 16:00retan, Ikaztegietako udal pilotalekuan
    • Paleta (ikus), infantilak. Gipuzkoa: Bidania-Behar Zana (Irati Goikoetxea-Maddi Lasa) vs. Intxurre (Gailur Elduaien-Ibai Goitia).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!