Danok Danenakoen emaitza oso onak Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2023ko martxoaren 30a

Halterofiliako absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketa izan zen jokoan aurreko larunbatean, eta Danok Danena taldeko pultsulariek emaitza oso onak lortu zituzten.

Emakumezkoetan, 49 kilo kategorian Izarne Marko txapelduna izan zen; 55 kilotan, 2. Lidia Marton, 3. Naiara Madrid eta 4. Amaia Blanco; 59 kilotan, Susana Davila txapelduna, 2. Daniela Perez eta 3. Mirari Maqueda; 64 kilotan, Maitane Hernandez txapelduna eta 3. Zaloa Iturbe; 71 kilotan, Elena Mangas txapelduna, 2. Allison Rivera eta 7. Maialen Zubeldia. Sailkapen orokorrean, 1. Elena Mangas, 2. Susana Davila eta 3. Allison Rivera izan ziren.

Gizonezkoetan, 61 kilo kategoria Jon Kepa Kortajarena izan zen txapelduna; 67 kilotan, Ekaitz Kortajarena txapelduna, 2. Andres Rubiños eta 3. Urtzi Lusarreta; 73 kilotan, Igor Sasiain txapelduna, 2. Pablo Ucero eta 5. Unai Mesa; 81 kilotan, 3. Mikel Alvarez; 89 kilotan, David Rubio txapelduna, 2. Ekain Dominguez, 3. Gorka Endjilo, 4. Asier Gallego, 7. Jon Rodriguez eta 10. Zigor Urretabizkaia; 96 kilotan, Eki Lizaso txapelduna eta 2. Xabier Amonarriz; 102 kilotan, Jon Ander Iriarte txapelduna. Sailkapen orokorrean, 1. Eki Lizaso, 2. Ekain Dominguez eta 3. David Rubio.

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa horretatik aterako da talde gipuzkoarra, datorren apirilaren 22an Gasteizen izango den Euskadiko Absolutu Txapelketarako.


Bestalde, asteburuan, Iruñean, Espainiako Master Txapelketa izango da eta Danok Danenako zortzi pultsulari izango dira: Amaia Blanco, Lidia Marton, Daniela Perez, Ekaitz Kortajarena, Andres Rubiños, Pablo Ucero, Gorka Endjilo eta Aitor Tecedor.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!