Gaur, martxoak 31, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko mar. 31a, 05:59

Bertso-txotx, dokumentala, azoka solidarioa, kantua, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, erakusketak eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Ostirala, martxoak 31

 

 

Bertso-txotx

Baliarrain

Bertso-txotx herrian zehar, gazteek antolatuta. Gero, bokata jatea, mus txapelketa...


 

Tolosako Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Ihes gela.


 

Gaztelekua

Gaztelekua, Anoeta

Gazte asanblada.


 

Gelatik Plazara

Amezketa

Arratsaldean, 'Gelatik Plazara' 14 urtez azpiko gaztetxoen sariketa izango da Amezketako kultur etxean.


09:45

Proiekzioa

Herriko eskola, Aduna

'Elbira' dokumentalaren proiekzioa.


16:00

Azoka solidarioa

San Migel plaza, Irura

Azoka solidarioa. Ikastolako LH6ko ikasleek proiektu solidarioa antolatu dute Marea Urdina elkartearen alde. Bertan, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa bultzatzen da. Azokan biltzen den dirua elkarteari laguntzeko erabiliko da.


16:10

Berrobi kantari

Berrobi

Herriko plazan eskolako ikasle, irakasle, guraso eta herritarrekin.


17:30

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Kiroldegia, Asteasu

'Urteak bete, abenturak bizi' ikuskizuna.


18:00

Lau ahizpa magikoak

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

 


18:30

Loatzo musika eskolaren audizioa

Batzarremuño kulturgunea, Altzo

Dultzaina.


18:30

Loatzo musika eskolaren audizioa

Udaletxe ataria, Amasa-Villabona

Biolina eta biolontxeloa.


19:00

Bertso-Txotx

Baliarrain

19:00. Bertso poteoa. Amaia Agirre eta Iker Zubeldia. Plazatik hasi eta herriko trikitilariek girotuta. Sagardoa eta pikoteoa doan (edalontzia 3 euro). 22:30. Mus eta punttu txapelketak, Zartagi jatetxean.


19:00

Elkarretaratzea

Berastegi

Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, plazan.


19:00

Amalur Jardunaldiak

Topic, Tolosa

Lagarteko bidea edo «alternatiboaren» balioa, Gabi Martinezen eta Josep Mª Palauren eskutik.


19:30

Elkarretaratzea

Anoeta

Elkarretaratzea, euskal presoen eskubideen alde.


20:00

Bertso saioa

Zazpi Iturri elkarte, Amezketa

Gipuzkoako Eskolarteko laugarren eta azken kanporaketa. Bertso-afaria. 14 eta 17 urte bitarteko bost bertsolari ariko dira kantuan:  Lide Arregi (Oñati), Danel Etxeberria (Tolosa), Nikola Iraola (Lasarte-Oria), Oihan Navarro (Lasarte-Oria) eta Xuban Urdalleta (Lasarte-Oria).


22:00

Emanaldia

Elizpe zinea, Alegia

Sutarri dantza taldearen emanaldia. 'Berpizten'. Sarrera doan.


22:00

Kontzertua

Aljibea, Amasa-Villabona

Toc eta Nize taldeen kontzertua.


22:00

Kontzertua

Bonberenea, Tolosa

Willis Drummond taldearen kontzertua. 10 euro.


22:00

Ostiral kulturalak

Orexako ostatuko ganbara, Orexa

Pelax taldearen kontzertua, Ostiral Kulturalen barruan.


23:30

DJ Gaua

Gaztetxea, Alegia

Iluntzean. Triki poteoa, Eider eta Maiderrekin. 23:30. DJ Goiko eta DJ Maitx.

 

17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

10:30

20:00

Erakusketa. 'Argialdia'

Kultur etxea, Ibarra

Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).

 

 

Erakusketa. Maria Agnes Tramart

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.

 

 

Erakusketa. 'Oporrak bakean'

Liburutegia, Anoeta

Saharar haurrak harreran hartzeko Oporrak Bakean programaren inguruko erakusketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!