Mozorro lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak

Ataria 2023ko martxoaren 28a

ATARIA-k inauterietako mozorro lehiaketa antolatu du aurten ere, eta erantzun ona izan du.  30 mozorroren artean, Mr. Bean mozorroak jaso ditu epaimahaiaren eta erabiltzaileen sariak. 

Irudimena izan da protagonista aurten ere eskualdeko inauterietan, eta Atariak antolatutako mozorro lehiaketan 30 mozorro ezberdinen artean saridunak aukeratu dira:

Irabazle nagusia, epaimahaiaren saria eta erabiltzaileen saria lortu dituena, Jon Ipentzak bidalitako Mr. Bean mozorroa izan da. Berak Nekaturrek eskainita, Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 120€ko balioa duen opari txekea eta Tolosako KIMETZ dendako ANDIA etxeko jertsea jaso ditu sari moduan.

Parte hartu duten Atarikideen artean Errigorako bi kaxa zozkatu dira, eta saridunak Aitziber Urrestarazuk bidalitako Makila panpinak eta Sonia Sanzek bidalitako Txanpon baten truke izan dira.

Sari banaketan —argazkian— hiru irabazleak eta Nekaturreko ordezkaria izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!