Galarraga eta Goikoetxearen artean izan da jokoan txapela

Ataria 2023ko martxoaren 27a

Mikel Goikoetxea eta Ion Galarraga, sari banaketan. UROKA KOSTAKO HITZA

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian parte hartu dute, handbike modalitatean. Biak batera helmugaratu dira, eta Ion Galarraga goiaztarrak irabazi du proba.

Hanbike modalitatean eskualdeko bi kirolariek parte hartu zuten bakarrik. Helmugara batera iritsi ziren arren, Galarraga izan zen helmuga igarotzen aurrena (59.25), eta hark jantzi zuen txapela. Segundo bat beranduago sartu zen helmugan Mikel Goikoetxea amezketarra (59.26), baina hark ere eraman zuen merezitako oroigarria.

Proba nagusian, Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian, Iraitz Arrospide billabonatarra bosgarren izan zen, 1.06.59ko denborarekin, Victor Kipruto irabazlearengandik 6.05era.

Bestalde, 301 korrikalarik amaitu zuten proba herrikoia, 8,1 kilometroko XI. Azkoitia-Azpeitia lasterketa laburra. Emakumezkoen podiumean Ioana Arbillaga tolosarra sartu zen, hirugarren eginez, 35.25eko denborarekin. Nerea Murua lezoarra izan zen azkarrena (30.47), eta haren atzetik helmugaratu zen Eneritz Aramendi azpeitiarra (32.38).

Iraitz Arrospide, eskuinean, proba amaitu berritan. UROLA KOSTAKO HITZA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!