Jokin Tolosa eta Axier Artola lehen bi postuetan, Leharrei mendi lasterketan

Ataria 2023ko martxoaren 27a

Argazkia: Goierriko Hitza/Aimar Maiz

Gabirian VI. Leharrei mendi lasterketa jokatu zen larunbatean. 15 kilometroko ibilbidean, lasterketa laburrean, eskualdekoak izan ziren protagonista.

Jokin Tolosa anoetarrak irabazi du Gabiriako VII. Leharrei Mendi Trail lasterketa, esprint modalitatean. 14 kilometroko ibilbidea 1.12.04an amaitu zuen Tolosak. 26 segundora iritsi zen helmugara bigarren sailkatua, Axier Artola amezketarra. Podiuma, Altsasuko Eukeni Goikoetxeak osatu zuen. Lehen 10 postuetan eskualdeko lau korrikalari agertzen dira. Helmugan bosgarrena Mikel Gabirondo irurarra izan zen eta zazpigarrena Eneko Morales tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!