Nunk taldeak 'Deafmind' single-a argitaratu du

Ataria 2023ko martxoaren 23a

Talde gipuzkoarrak atzo kaleratu zuen bere lehen kantua eta jada entzungai dago plataforma guztietan. Ion Garate belauntzarra, Aitor Azkolain ibartarra eta Aitor Amonarriz billabonatarra taldeko kideak dira.

Haritz Harreguy soinu teknikariak egin ditu grabaketak eta nahasketak; masterizazioa, berriz, Victor Garciak; eta taldeko baxu jotzailea den Unai Garcia arduratu da bideoaz. Apirilean bigarren single-a kaleratuko du talde gipuzkoarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!