Larunbateko Bilboko elkarretaratzerako deia luzatu du Tolosaldeko Ezker Iraultzaileak

Ataria 2023ko martxoaren 23a

Frantziako Estatuko langile altxamenduaren aldeko elkarretaratzean izango dira Tolosaldeko Ezker Iraultzaileko kideak; Arriaga Plazan izango da mobilizazioa, larunbatean, hilak 25, 12:00etan, Arriaga Plazatik abiatuta

Frantziako Estatuko langile klasearen borroka «Euskal Herriko eta munduko langileen borroka bera» dela esan dute. Horrez gain, Frantziako Estatuko langile klasea, «azken urteotako mobilizazio eta borroken irakaspenetatik abiatuz, urrunago» iritsi dela adierazi dute. «Bide horretatik bakarrik lor dezakegu mundu osoko kapitalistek euren sistemaren krisia langileriari ordainarazteko duten asmoa eraistea. Horregatik da hain garrantzitsua Frantziako Estatuko langile klasearen eta gazteriaren borroka aktiboki eta elkartasunez babestea. Macron garaitzea bultzada itzela litzateke Europa osoko langileen borrokan», gaineratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!