Oria merkatari elkarteak webgune berria du

Ataria 2023ko martxoaren 23a

Zizurkil eta Amasa-Villabonako merkatari elkartearen webgunean kide diren saltokien informazioa eta azken berriak jasoko dituzte.

Oria merkatari elkarteak webgune berria jarri du martxan. Hainbat informazio eskuratu dezake bisitariak atari honetan. Besteak beste, elkarteko kide diren saltokien inguruko informazioa jaso eta martxan diren kanpaina ezberdinen berri izango dute bisitariek.

Bezero txartela eskuratzeko moduen berri ere emango du Oria merkatari elkarteak webgunean. Hain zuzen, udaberriko kanpaina martxan jarri dute eta bezero txartela erabiltzen dutenen artean bi lagunentzako gaua zozkatuko dute, Zeanuriko zuhaitz etxeetan. Ekainaren 21ean egingo dute zozketa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!