Gaur, martxoak 21, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko mar. 21a, 05:59

Antzerkia, tailerra, tertulia literarioa, ekitaldi politikoa, erakusketak eta gehiago eskualdeko agendan.

Asteartea, martxoak 21

 

 

Gaztelekua

Gaztelekua, Anoeta

Udaberriari ongi etorria.


 

Beti Ikasten

Topic, Tolosa

Marina Lertxundi. 'Música sinfónica en el romanticismo'.


15:00

Aiztondoko I. Antzerki aldia

Pello Errota, Asteasu

'Gure Kanoa'. HH4-LH3 tarteko haurrentzat.


16:30

Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna

Topic, Tolosa

Txotxongilo bat eraikitzeko tailerra.


17:30

Tolosatzen

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Emozioen gimnasioa. Adituak: Txaro Etxeberria, Pello Agirrezabal eta Eralda abokatuak.


18:00

Tertulia literarioa

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Tertulia literarioa Oihana Iguaranek gidatuta. Alberto Barandiaran Amillanoren 'Gurea falangista zen' liburua aztertuko dute.


18:00

Ekitaldia

Zerkausia, Tolosa

Tolosaldeko EH Bilduko alkategaien aurkezpen ekitaldia. Andu Martinez de Rituerto Arregi eta Maddalen Iriarte Okiñena.


18:00

Jabetze eskola. 'Xilografia tailerra (linoleo gainean): sormena eta aldarrikapenak'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Oihana Ugarte Iriarte formatzailearekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio guztira.


18:00

Irakurketa Kluba Gaztelaniaz

Tolosa

Irakurketa kluba gaztelaniaz, Monica Leiva dinamizatzailearekin. 'El libro de la vida' Santa Teresa de Jesus.


18:30

Bilera

Kultur etxeko areto nagusia, Ibarra

Hauspoaren bilera irekia egingo dute. 'Aurrerantzean zer?' da erantzungo duten galdera.


18:30

Agerraldi irekia

Udaletxe azpiko aretoa, Ikaztegieta

'1936-1945 Gerra Zibila eta Lehen Frankismoa'. Ikaztegietan izandako errepresio eta giza eskubideen urraketak ikertuko dituen lan ildo bat jarri dug martxan udalak Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin. Asmoak azaltzeko eta ikerketaren inguruko argibideak emateko, prentsa eta herritarrei zuzenduriko agerraldi irekia antolatu dute.


18:30

Ipuin kontaketa

Liburutegia, Anoeta

'Urrutitik zetorren neskatoa' ipuin kontaketa. 5 urtetik aurrerakoentzat. Saioa Aizpurua Arribas ipuin kontalariak eskainita.


19:00

Sukaldaritza ikastaroa

Zizurkil

Javi Rivero eta Gorka Ricorekin. Street food eta postre bat. Errezetak prestatu eta bertan afaldu.


19:30

Villabona.dok

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Bidean jarraituz' dokumentala. Sarrera 3 euro. Bingen Mendizabal zinema musika konpositoreak enkargua jaso du Bernardo Atxaga idazle ardatz duen dokumentalaren soinu banda konposatzeko. 'Etxaga: euskaldunen barne'. Enkarguak oroimena pizten dio eta, 80ko hamarkadatik gaur eguneraino, zineman nahiz musikan egindako ibilbidea ekartzen dio gogora.


20:30

Ahoz Aho 2023

Amarozko auzo etxea, Tolosa

Imanol Arbaolaza. Euskaraz. Helduentzat.

 

17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

 

 

M8

Berrobi

'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. 'Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu'

Plazida Otaño, Zizurkil

'Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu' hegaztien erakusketa.


10:30

20:00

Erakusketa. 'Argialdia'

Kultur etxea, Ibarra

Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).

 

 

M8

Aranburu jauregia, Tolosa

'Bikaren itzulera' erakusketa. Bika Adamovich eta Ura Iturralde. Ivankiv-era bidaia bat errusiar okupazioaren ondoren.


 

Erakusketa. Maria Agnes Tramart

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.

 

19:00

20:30

Amalur Jardunaldiak

Topic, Tolosa

Mintegia, Topic aretoan, 19:00-20:30. Martxoak 20-21. Afrika. Etorkizuneko kontinentea kontatzeko erronka, Xavier Aldekoaren eskutik, gaztelaniaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!