2023ko mozorro lehiaketak baditu saridunak

Ataria 2023ko martxoaren 17a

Epaimahaiaren saria eta erabiltzaileen saria lortu dituen Mr. Bean mozorroa

Inauterietako mozorro lehiaketa amaituta, erabiltzaile eta epaimahaiaren bozka guztiak jaso ondoren, saridunak ezagutu ditugu.

Irudimena izan da protagonista aurten ere eskualdeko inauterietan, eta Atariak antolatutako mozorro lehiaketan 30 mozorro ezberdinen artean saridunak aukeratu dira:

Irabazle nagusia, epaimahaiaren saria eta erabiltzaileen saria lortu dituena Jon Ipentzak bidalitako Mr. Bean mozorroa izan da. Berak Nekaturrek eskainita, Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 120€ko balioa duen opari txekea eta KIMETZ dendako ANDIA etxeko jertsea jasoko ditu sari moduan.

Parte hartu duten Atarikideen artean ere Errigorako bi kaxa zozkatu dira, eta saridunak Aitziber Urrestarazuk bidalitako Makila panpinak eta Sonia Sanzek bidalitako Txanpon baten truke izan dira.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta baita bozka eman dutenei ere.


Makila panpinak


Txanpon baten truke

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!