Maider Mendizabal txapeldun gomazko paletan

Ataria 2023ko martxoaren 13a

Maider Mendizabal eta Irazustabarrena, txapelekin.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatu duen Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paletako Irekia irabazi du elite mailan, Irazustabarrena bikotekidearekin.

Maider Mendizabal anoetarrak atzelari bezala jokatu zuen eta Irazustabarrenak aurrelari. 30-26 irabazi zioten Murillo eta Galdos bikoteari.

Intxurre irabazle kadeteetan

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatutako beste hainbat txapelketako finalak izan dira asteburuan. Euskal Herriko Ezker Paretako Kluben Arteko Txapelketan Intxurre elkarteak eskuz binakako kadete mailan jantzi zuen txapela. Intxurreko Murua eta Segurola bikoak 12-22 irabazi zion Lapke elkarteko Iturbe-Izagirre bikoari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!