600 haur elkartu dira Gipuzkoako Eskola Txikien Topaketan

Ataria 2023ko martxoaren 10a

Tolosako Berazubi estadioan elkartu dira, eta hainbat kirol eta jokotan aritu dira.

Guztira Gipuzkoako 24 eskola txikitako ikasleak izan dira, eta horiei Berastegiko eskola ere batu zaie. Eskualdeko eskola txiki guztietako ikasleak izan dira: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alkiza, Altzo, Berrobi, Bidania-Goiatz, Ikaztegieta, Larraul, Lizartza eta Zizurkil. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak izan dira bertan goiza pasatzen eta elkarrekin kirola eginez. Azken hiru urteetan ez dute egin topaketa, COVID-19arengatik, eta aurtengoan berriro egiteko aukera izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!