Azken egunak mozorro lehiaketan bozka emateko

Ataria 2023ko martxoaren 12a

Inauterietako mozorro lehiaketan gustukoenak aukeratzeko martxoaren 15era bitarte eman daiteke bozka. Ez galdu aukera!

30 mozorro ezberdinen artean  saridunak aukeratzeko, asteazkenarte, martxoak 15, bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Mozorro Lehiaketa atalean, eta irabazleak martxoaren 17an jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa'
    Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 120€ko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: KIMETZ dendako ANDIA etxeko jertsea.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Errigorako bi kaxa zozkatuko ditugu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!