XVIII. Berria Pilota Txapelketari hasiera emango zaio Amezketan

Ataria 2023ko martxoaren 10a

Berria Txapelketaren aurkezpena, Petritegi sagardotegian. MAIALEN ANDRES / FOKU

Gaur, 19:30ean, Amezketako Larrunarri Pilotalekuan, XVIII. Berria Txapelketako estreinako kanporaketa jokatuko du Zazpi Itturri klubak Lagun Artearen aurka.

XVIII. Berria Txapelketan, Tolosaldeko bi klub izango dira lehian. Alde batetik, Amezketako Zazpi Itturri kluba, eta bestetik, Tolosa. Zazpi Itturriren kasuan, atariko kanporaketa jokatu beharko du gaur, 19:30ean, Amezketan. Tolosaren ibilbidea txapelketan final-zortzirenetan hasiko da maiatzaren 7an; izan ere, iazko Berria Txapelketako txapeldunordeak dira, eta iazko emaitza hobetzeko asmoarekin kantxaratuko dira.

Aurtengo edizioan, 26 klubek parte hartuko dute denera eta Hernanin, ekainaren 25ean, jokatuko den finalera iristeko 4 eta 5 kanporaketa jokatu beharko dituzte denera. Ohi bezala, kadete, gazte eta nagusien mailetan jokatuko dira partidak, eta bi neurketa irabazten dituen elkarteak egingo du aurrera. Hots, lehen bi partidak elkarte berak irabazten baditu, tanto sistemak aginduko du. Berritasun gisa, aurten bigarren urteko infantilek parte hartzeko eskubidea izango dute.

Amezketan jokatuko den kanporaketako partidak:

  • Kadeteak: ZAZPI ITTURRI (Gorostidi II-Karrera) vs LAGUN ARTEA (Perez II-Quijano)
  • Gazteak: ZAZPI ITTURRI (Gorostidi-Plazaola) vs LAGUN ARTEA (Perez-Castillo)
  • Nagusiak: ZAZPI ITTURRI (Zabala-Beloki) vs LAGUN ARTEA (Jimenez-Izurieta)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!