Autobusak antolatu dituzte Bilboko manifestaziorako

Ataria 2023ko martxoaren 10a

Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak ia astebete iraungo duen mobilizazioa iragarri du martxoaren 13tik 18rako Bilbon, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa «behingoz lortzeko». Hilaren 18an manifestazioa egingo dute Bilbon, 12:00etan, eta eskualdeko herritarrek bertara autobusez joateko aukera izango dute.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak baraualdia egingo du martxoaren 13tik 18ra Bilbon. EAEko eta Nafarroako gobernuei 1.080 euroko gutxieneko soldata jartzeko eskatzea izango da ekitaldiaren helburua.

Martxoaren 18an bertara joateko autobusak antolatzen ari dira Euskal Herriko hainbat herritatik, eta Tolosaldeko Pentsiodunen Mugimenduak antolatuta, eskualdeko herritarrek ere hemendik autobusez joateko aukera izango dute. Interesa dutenek, Tolosako Asteasuarra, Orbela eta Hiru tabernetan eman beharko dute izena, martxoaren 14a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!