Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira Tolosaldean modalitate ezberdinetan

Tolosaldeko Ataria 2023ko mar. 9a, 13:00

Trinketeko Kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira Iruran. Villabonan berriz, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatuko dira.

Modalitate ezberdinetako Gipuzkoako finalak jokatuko dira asteburuan Tolosaldean. Ostiralean, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatuko dira Villabonan, eta Behar-Zana klubeko Xuban Artola-Oier Dieguez eta Jon Ander Artola-Fredo Karrikaburu bikoteak izango dira. Larunbatean, berriz, Trinketeko Kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira Iruran, eta bertan, Behar-Zana klubeko Inhar Iparragirre izango da eskuz banaka, kadeteen mailan.

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak:

  •  Infantilak (Errendimenduko Txapelketa): Martxoak 10, ostirala, 17:30
    • TXOST 1 (Manex Argarate-Elai Etxebeste-Haritz Aranburu) vs TXOST 2 (Aiur Otxoa de Alaiza-Enaitz Vega)
  •  Jubenilak (Gipuzkoako Txapelketa): Martxoak 10, ostirala, 17:30
    • ZUBIETA 1 (Peru Garaiyurrebaso-Markel Bengoetxea-Axular Rekondo) vs ZUBIETA 2 (Manex Agirre-Manex Iparragirre-Xuban Urdalleta)
  • Alebinak (Eskolarteko Txapelketa): Martxoak 10, ostirala, 17:30
    BEHAR ZANA 2 (Xuban Artola-Oier Dieguez) vs ZUBIETA 1 (Peru Arrizabalaga-Markel Linde)
  •  Nagusiak (Gipuzkoako Txapelketa): Martxoak 10, ostirala, 17:30
    ZUBIETA 1 (Josu Aizpurua-Joseba Aizpurua) vs BEHAR ZANA (Jon Ander Artola-Fredo Karrikaburu)

Trinketeko Kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak:

  • Eskuz banaka, kadeteak: Martxoak 11, larunbata, 11:00
    BEHAR ZANA-Inhar Iparragirre vs MUNDARRO-Aimar Zabala
  • Eskuz banaka, jubenilak: Martxoak 11, larunbata, 11:00
    HERNANI-Unax Manterola vs INTZA-Peru Urdanpilleta
  • Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: Martxoak 11, larunbata, 18:00
    HERNANI-Iñigo Labaka vs ALDE ZAHARRA-Eneko Sorondo
  • Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: Martxoak 11, larunbata, 18:00
    EPLE-Ibon Taberna vs MUNDARRO-Xabier Barandiaran

Eskuzko Euskal Ligako finala Beotibarren

Bihar, Euskal Ligako nagusien mailako finala jokatuko dute Soraluzeko Pilota Elkarteko Manex Balerdik eta Ander Muruak Lezamako Pilota Klubeko Oier Hormaetxe eta Edorta Bilbaoren aurka. Tolosako Beotibar pilotalekuan da hitzordua, 20:00etan. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!