Larrarte-Erasun Euskal Herriko txapeldunorde

Ataria 2023ko martxoaren 9a

Larrarte-Erasun Euskal Herriko finaleko sari banaketan

Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, Euskal Herriko eskuz binakako emakumezkoen maila nagusiko finala jokatu zen atzo, eta Larrarte-Erasun Tolosaldeko bikotea txapeldunorde geratu zen 22-16 galdu ostean.

Behar-Zana klubeko Larrarte bidaniarrak, eta Erasun zizurkildarrak ezin izan zuten Euskal Herriko eskuz binakako emakumezkoen maila nagusiko txapela irabazterik lortu. Lea Ibarrako Alday-Gaminde bikoteak, 22-16 irabazi baitzieten finala. Nahiz eta Euskal Herriko txapela ez irabazterik lortu, Behar-Zana klubeko bikoteak txapelketa bikaina burutu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!