Gaur, martxoak 10, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko mar. 10a, 05:59

Gazte asanblada, Topaketa, hitzaldia, solasaldia, erakusketak eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Ostirala, martxoak 10

 

 

Gaztelekua

Gaztelekua, Anoeta

Gazte asanblada.


 

Topaketa

Berazubi, Tolosa

Gipuzkoako eskola txikien kirol topaketa. 3-6 maila bitarteko haurrek parte hartuko dute. Goiz guztian zehar.


17:15

Hitzaldia

Anoetako Herri Ikastola, Anoeta

'Berdean heztea: natura, ikasteko gune gisa' hitzaldia eskainiko du Heike Freirek.


18:00

Gidatutako solasaldia

Gela balioanitza, Anoeta

Almaur elkarteko Iñaki Arregik gidatutako solasaldia. 'Bizitza eta heriotzari begirada berri bat'. Dohainik.


18:00

Goazen 9.0 kontzertua

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Bi saio: 18:00 eta 20:00. 6 urtetik gorakoentzako ikuskizuna. 15 euro sarrera.


18:00

Kontzertua

Irura

18:00. Alarma Morea taldearen kontzertua. 3 emakume oholtza gainean. Feminismoan, aniztasun kulturalean eta euskararen sustapenean oinarrituz, jatorrizko kantak eta bertsioak egiten dituzte runba doinuetan. San Migel plazan. 20:00. Emakumeen afaria, Gazte Alaiak elkartean. Ondoren. Irura kafetegian musika izango da. Irura Moretuz elkarteak antolatuta.


19:00

Martxo Morea

Kultur etxea, Elduain

'Cromlech' antzerki obra eta ondoren afari-merienda, kultur etxean. Sarrera librea. Elena Arambarri, Marta Garcia, Nieves Peña eta Sonia Sanz antzezleekin.


19:00

Amalur Jardunaldiak

Topic, Tolosa

Japoniaren nahia, Patricia Almarceguiren eskutik, gaztelaniaz. Sarrera doan, gonbidapenarekin.


19:00

M8

Ikaztegieta

19:00. Herriko emakumeak kontu kontari, udaletxeko aretoan. 21:00. Afaria, ostatuan.


20:00

M8

Ostatua, Larraul

20:00. Emakumeen Eguneko afaria, herriko ostatuan. Ondoren. Bingo feminista musikatua.


20:00

Antzerkia

Leidor antzokia, Tolosa

'El candidato'. Txalo produkzioak.


20:00

Ahoz Aho 2023

Etxolan, Berrobi

Helduentzako, euskaraz eta gaztelaniaz. Dorleta Kortazar eta Celine Ripoll.


20:30

Afari flamenkoa

Fronton, Tolosa

Afari flamenkoa. Afaria eta flameko performancea.


21:00

M8

Beartzana jatetxea, Amezketa

Emakumeen afaria.


21:00

M8. Afaria

Uztartza, Aduna

II. Emakumeon Afaria eta afal ostean, Oizeder Mayo DJ-a.


21:00

M8

Albiztur

Afaria, ostatuan.

 

17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

 

 

M8

Berrobi

'Emakumeak han eta hemen'. Literaturan emakumeek egindako ekarpenak irakurgai, udaletxeko sarreran.

 

 

Tolosako Gazte Topagunea

Gazte Topagunea, Tolosa

Eskulana: giltzatakoak.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!