Atarikideen txokoa

Atarikideentzat Txoko Morea antolatu du Atariak

Ataria 2023ko martxoaren 8a

Martxoaren 8aren testuinguruan, emakume artisau euskaldunekin akordioa egin du Atariak beraien lana ikusarazteko nahiarekin, eta, aldi berean, beraien produktuak Atarikideen eskura jartzeko aukerarekin.

Emakume artisau euskaldunei esker, beraiek sortutako produktuak lortu ahal izango dituzte Atarikideek hilabete honetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna aintzat hartuta.

Horrela, martxoaren 30era arte, artisau hauei esker, Atarikideek ondorengo zozketetan parte hartu ahal izango dute:

Honetaz gain, Txalaparta argitaletxearen eskutik feminismoa gaitzat duten edota emakumea ardatz hartzen duten bi liburu ezberdin oparituko dizkiegu harpidedunei, liburutegi feminista osatzen joateko:

Parte hartu zozketetan hemen. Zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!