Garaipen batekin estreinatu da Irazu Berria Erremonte Txapelketan

Ataria 2023ko martxoaren 7a

Jon Irazu adunarra, Galarreta Frontoian jokatutako debuteko partidan. ORIAMENDI 2010

Jon Irazu adunarrak eta Zubirik 35-16 irabazi zieten Berrobin bizi den Aritz Eskudero andoaindar atzelariari eta Loitegiri.

Aurtengo Berria Erremonte Txapelketak eskualdeko bi erremontisten arteko debutarekin eman zion hasiera Galarreta frontoian. Irazu adunarrak eta Zubirik 16-35 irabazi zieten Loitegi eta Berrobin bizi den Eskudero andoaindarrari.

Eskualdeko erremontisten derbia 5-6 hasi ondoren, Irazu-Zubiri bikoteak partida haustea lortu zuten 9 tanto erreskadan egin ostean. Zubirik nagusitasun handia erakutsi zuen atzeko koadroetan, eta Loitegi partidatik kanpora uztea lortu zuen. Partida maldan goran izateak ez zien batere lagundu bikote gorriari, eta Eskuderok partida irauli nahian, akats asko egin zituen.

Hurrengo larunbatean, Galarreta frontoian, Irazuk eta Zubirik txapelketako bigarren partida jokatuko dute Odei Arregi atzelari tolosarraren eta Zaldua II.aren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!