Navascues eta Ibarbia, Lilatoiaren podiumean

Ataria 2023ko martxoaren 6a

Itziar Ibarbia, Nerea Egia eta Maria Navascues, Lilatoia bukatu eta gero ateratako argazkian. LILATOIA

Lasterketa bat baino gehiago da Lilatoia, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko kirol proba bat baita. 6.000 emakume inguruk parte hartu zuten atzo Donostian egindako lasterketan, eta eskualdeko korrikalari ugari izan ziren bertan.

Lilatoiak bere sailkapena ere izaten du eta hor eskualdeko korrikalariak nabarmendu ziren, bik podiumera igotzea lortu baitzuten. Maria Navascues tolosarra izan zen bigarren, Nerea Egia irabazlearengandik 32 segundotara, eta Itziar Ibarbia alkizarra izan zen hirugarren, lehen sailkatutik 47 segundotara. Lourdes Colomo zizurkildarra hamargarren izan zen, 2.04ra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!