M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2023

Tolosaldeko Itaiak Martxoaren 8rako mobilizazioa deitu du

Ataria 2023ko martxoaren 6a

Asteburuan egindako hitzaldia.

Mobilizazioa 18:30ean hasiko da Trianguloa plazan eta horretaz gain, pasa den asteburuan, hitzaldi bat burutu zuten Emakumeen Nazioarteko Eguna landuz.

Emakumeen Nazioarteko Egunerako Tolosaldeko Itaiak mobilizazioa deitu du emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapena egiteko. Mobilizazioa Trianguloa plazan izango da 18:30ean.

Bestalde, asteburuan hitzaldi bat eman zuten M8a hizpide hartuta. Alde batetik, Itaiako kideek sozialismoaren aldeko apustua egiten dutela adierazi zuten, «sistema kapitalistan emakume langileen zapalkuntzarekin amaitzea ezinezkoa delako». Bestalde, errepaso historiko bat ere egin zuten M8 egunaren sorrerara joaz, XX. mende hasieran. «Duela 100 urte emakume langileek ezinezko ikusten zuten kapitalismoaren barruan beraien zapalkuntzarekin amaitzea» eta Itaiatik bide berari heltzen diotela adierazi zuten, zentzu hori ematen bai diote beraien borrokari eta Martxoaren 8ari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!