Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteen udalekuan izena emateko epea, hilaren 31ra arte

Ataria 2023ko martxoaren 3a

Uemak martxoaren 1ean zabaldu zuen udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udalekuan izena emateko epea, eta hilaren 31ra arte izango da zabalik.

Udalekua ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Orozkotik Dimarako bidea egingo dute parte hartzaileek. Gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuaren helburua.

Aurreko urteetan izandako arrakastaren ondorioz, iaz parte hartzaileen kopurua bikoiztu zuen Uemak. Aurten, berriz, iazko izen emate kopuruak kontuan hartuta, aurrekoetan baino gazte gehiagorentzat izango da lekua.  Zehazki, 2005 eta 2008 urteen artean jaiotako 120 gaztek izango dute udalekuan parte hartzeko aukera.

Udalekuetan izena emateko, bi modu ezberdin egongo dira:

Bideoa: aurtengo udalekuak iragartzeko bideoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!