Begirale bila dabiltza Aiztondoko udaleku irekietarako

Ataria 2023ko martxoaren 3a

Martxoaren 13tk 31ra bitartean bidali beharko dituzte curriculumak begirale izan nahi dutenek. Aduna, Alkiza eta Larraulgo umeentzako udaleku irekiak izango dira ekainaren 26tik uztailaren 21era.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu ekainaren 26tik uztailaren 21era, Aduna, Alkiza eta Larraulgo umeentzat. Udaleku horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da martxoaren 13tik 31ra arte.

18 urte beteta izatea, DBHko titulua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea eta curriculuma eta agiriak aurkeztea dira lanerako eskatzen dituzten baldintzak. Kontuan hartuko dute, bestalde, aisialdiko zuzendari edo begirale titulua izatea, EGA edukitzea eta arlo honetako lan esperientzia. 

Interesa duten herritarrek euren proposamena eta curriculuma bidali beharko dute lanpoltsa@hezten.eus helbidera, 'Aiztondoko udalekuak' izenpean. Martxoaren 13tik martxoaren 31ra bitartean bidali beharko dira curriculumak eta begiraleen elkarrizketak apirilaren 28an egingo dira Adunan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!