Iosu Mujika Dumall, Espainiako Neguko Triatloi Txapelketako irabazlea junior mailan

Ataria 2023ko martxoaren 2a

Elur Urkola proba horretan txapeldunordea izan zen.

Otsailak 11n Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa egin zen Anson (Huesca, Espainia). Bertan, junior mailan Iosu Mujika Dumall asteasuarra, Atletico San Sebastian taldekoa, izan zen txapelduna, eta Elur Urkola Tolosaldeko Tritaloi Taldeko kidea bigarren geratu zen. TTT taldeko Kity Urkolak ere parte hartu zuen. Urte batzuk triatloian lehiatu gabe egon ondoren, berriz ere dortsala jantzi eta kirol horretan gozatzeko asmotan dabil.

Bestalde, aurreko asteburuan, otsailak 25 eta 26an, Euskadiko eta Nafarroako neguko triatloi txapelketak egin ziren Izaban. 7,5 kilometro korrika, 22 kilometro bizikletan eta 10 kilometro eskiatuz egin zituzten. Bertan, Elur Urkola eta Beñat Azaldegi taldekideak izan ziren, maila bikainean arituz. Sailkapen nagusian, Urkolak 12. postua eta Azaldegik 14. postua lortu zuten.
Urkolak amaiera bikaina eman dio neguko denboraldiari, izan ere, Euskadiko Txapelketan hirugarren izan da absolutu mailan, eta txapeldun junior mailan.

Hemendik aurrera Tolosaldeko Triatloi Taldeko triatletek duatloi denboraldiari helduko diote.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!