M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2023

Tolosaldea prestatu da Martxoaren 8rako

Ataria Ataria

Eskualdeko udal eta eragileek Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Egitarau oparoak osatu dituzte, herriz herri.

  • Aduna
    • Martxoak 10. II. Emakumeon Afaria, 21:00etan, Uztartza jatetxean. Afalostean, Oizeder Mayo DJarekin dantzaldia. Izena ematea, martxoaren 8a baino lehen, Uztartzan, 15 euroren truke. 
    • Martxoak 17. 35 huts bakarrizketa, Esti Curielen eskutik, 21:30ean, elizan. 
  • Albiztur
    • Martxoak 3. Autodefentsa feminista tailerra, 17:30ean. Taldea beteta dago. 
    • Martxoak 8. Albizturko eskolan: Nork zaintzen du? irakurketa saio berezia. 
    • Martxoak 10. 21:00etan, afaria ostatuan. Martxoaren 8a izango da izena emateko azken eguna. 
  • Altzo
    • Martxoak 8. Denon bizitzak erdigunean lemapean elkarretaratzea plazan, 18:00etan. 
    • Martxoak 11. Emakumeen afaria, 21:00etan, herriko ostatuan. Izen ematea martxoaren 6a aurretik, ostatuan edo udaletxean. 
    • Martxoak 16. Literatura saioa, Katixa Agirreren Berriz zentauro liburuaren inguruan, 19:00etan, Batzarremuñon. 
    • Martxoak 25. Ines Osinagarekin solasaldia, Ibilbide artistikoa: hitzez eta musikaz. 19:00etan, Batzarremuñon. 
  • Asteasu
    • Martxoak 8. Ekitaldia, 18:00etan, plazan. 
    • Martxoak 9. Irakurle taldea, Estitxu Fernandezen eta Erika Lagomaren M ama* eme* ume* liburuarekin, 18:00etan, ikus entzunezko aretoan. 
    • Martxoak 11. Cromlech antzerkia, Evaren alabak taldearen eskutik, 19:00etan, ikus entzunezko aretoan. Ondoren, emakumeen* afaria Aitz Ondo elkartean.  
  • Berastegi
    • Martxoak 8. Elkarretaratzea plazan, 19:00etan. 
    • Martxoak 11. Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio musikatua, udaletxeko ganbaran, 19:00etan, Izan Inurri elkartearen eskutik. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Maialen Akizu, Uxue Alberdi eta Alaia Martin. Gai jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti. Ondoren, 21:00etan, emakumeen afaria, erabilera anitzeko gelan. Martxoaren 6rako eman beharko da izena, udaletxera deituta. 
  • Bidania-Goiatz
    • Martxoak 8. Txinkorta eskolan: laburmetraiak, eskumuturreko moreak, Beldurrak ahaztuta eta Marimore abestiak egunean zehar. 19:00etan, liburutegian, Petare liburuaren aurkezpena, Miren Egigurenen puskak.
    • Martxoak 12. 14:00etan, bertso bazkaria Kontzejuan, Oihana Iguaran eta Maialen Akizu bertsolariekin. Izena emateko azken eguna martxoaren 6a. 
  • Elduain
    • Martxoak 9. Sendabelarrek dakitena, ezagutu, bildu eta erabili liburuaren egilearen, Garbiñe Larrea Iturralderen solasaldia, 18:00etan, kultur etxean. 
    • Martxoak 10. Cromlech antzerki obra eta ondoren, afari merienda, kultur etxean. Izen ematea 663 143 187 zenbakian edo udaletxean. 
    • Martxoak 19. Helduentzako ipuin kontaketa kultur etxean, 18:00etan. Martha Escudero mexikarra eta Marta Alzate ipuin kontalarien eskutik, Ahoz Aho jaialdiaren barruan. 
  • Ikaztegieta
    • Martxoak 8. 17:00etan, murla erraldoia plazan. Zaintzaren inguran hausnartu, hartu borobil bat eta adierazi bururatu zaizuna. Marraztu, idatzi, sortu! Guztien ekarpenekin murala osatuko dute.
    • Martxoak 10. Herriko emakumeak kontu kontari, 19:00etan, udaletxeko aretoan. Eta 21:00etan, afaria ostatuan. Martxoaren 8a baino lehen eman beharko da izena, 25 euroren truke.
  • Irura
    • Martxoak 3. Magma mia! bakarrizketa, 19:00etan, kulturunean. 
    • Martxoak 8. Ekitaldi nagusia, 18:30ean, plazan. 
    • Martxoak 9. Elbira dokumentala, 18:00etan, herri eskolan. 
    • Martxoak 10. Alarma Morea taldearen kontzertua, 18:00etan, plazan. Ondoren, emakumeen poteoa eta afaria, 21:00etan, Gazte-Alaiak elkartean. Bukatzeko, musika eta dantza Irura kafetegian. 
  • Lizartza
    • Martxoak 5. 08:30ean, Lilatoira autobusa doan, Joxemariko aparkalekutik. 14:00etan, emakumeen eguneko bazkaria elkartean. 673 905 685 zenbakian eman beharko da izena.  18:00etan, Ahozkotasunaren Gala, udal aretoan. 
  • Villabona
    • Martxoak 7. Simone, la mujer del siglo filma, 19:00etan, Gurea zineman. 
    • Martxoak 8. Herriko industrian egindako emakumeei omenaldia, 12:30ean, Salbadora jubilatu etxean. 
  • Zizurkil
    • Martxoak 3. Klimaterioak ikuskizuna, Kaitin Allende, Oihana Perea, Irati Anda eta Iratxe Ibarrarekin, 20:00etan, Atxulondon. 
    • Martxoak 4. Emakumeen irteera eta bazkaria Gasteizko Santa Maria Katedralera. 
    • Martxoak 8. Emakumeen Irradaka, 19:45ean, plazan. 
    • Martxoak 29. Guretzako jatorri anitzeko emakumeen bilgunea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!