Mozorro Lehiaketan bozka emateko unea da orain

Ataria 2023ko martxoaren 2a

Inauterietako mozorro lehiaketan parte hartu duten argazkiak Ataria.eus webgunearen bidez bozkatu daitezke martxoaren 15era bitarte.

Bozketa fasean hasita, Ataria-ren inauteritako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko unea da orain. 30 mozorro ezberdinen artean  saridunak aukeratzeko, martxoaren 15era bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Mozorro Lehiaketa atalean, eta irabazleak martxoaren 17an jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa'
    Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 120€ko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: KIMETZ dendako ANDIA etxeko jertsea.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Errigorako bi kaxa zozkatuko ditugu. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!