Nerabeekin sexualitatea nola landu ikasteko saioak

Ataria 2023ko otsailaren 28a

Anoetako Herri Ikastolak eta Irurako Ikastolak antolatutako saioak, martxoaren 20an eta 27an izango dira. Izena emateko epea zabalik dago, eta azken eguna martxoaren 10a izango da.

Sex-isiltasuna apurtzeko bideak. Nerabeen sexualitatearen bidaiakideak saioak antolatu dituzte, nerabeekin sexualitatea nola landu irakasteko. Jarduera nerabeen gurasoei eta nerabeekin lan egiten dutenei bideratuta dago; eta elkarlanean antolatu dute Anoetako Herri Ikastolak eta Irurako Ikastolak. 

Bi saio egingo dituzte, hain zuzen, martxoaren 20an eta 27an. Sexune taldeak gidatuko du formakuntza, eta 17:00etatik 18:30era izango da, Anoetako Herri Ikastolan. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta martxoaren 10a izango da horretarako azken eguna. Izena emateko Anoetako Herri Ikastolara jo behar da. ​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!